Sezesio prozesuak hizpide izan zituen atzo Asier Blasek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko ots. 5a, 11:26
Atzo, asteazkena, hitzaldi biziki interesgarriaz gozatzeko aukera eman zigun Asier Blas politologo eta irakasleak 'Europako sezesio prozesuak: Iragana eta oraina' izenburupean eskainitako hitzaldian.\ \ Quebek, Irlanda, Norbegia, Islandia eta beste hainbat herriren prozesuen inguruan aritu ostean, egun guztion ahotan dabiltzan bi nazio izan genituen hizketagai: Eskozia eta Kataluina. XXI. mendeko sezesio prozesu horiek Euskal Herriko errealitatearekin ere alderatu zituen Blasek. Eta nola ez, alderaketa egiteaz gain, egungo errealitatetik abiatuz Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko hipotesiek ere zer hausnartua utzi zuten.\ \ Beste behin nazioarteari errepasoa egin diogun arren, hurrengoan, gure herrian, Euskal Herrian, zentratuko gara. Izan ere, Etxarri Arantzeko eta Arrankudiago lagunak izango ditugu gurekin solasean otsailaren 25ean, asteazkena. 'Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak: Etxarri Aranatzeko eta Arrankudiagako kontsultak' izenburupean, Joseba Martin eta Manu Gomez ariko dira solasean. Hain zuzen ere, bi herriotan Euskal Herriaren independentziaren inguruko kontsultak eginda dituztelako. \ \ Utziko digute, bai, ziurrenik hauek ere, zer hausnartua azpeitiarroi! Beraz, apuntatu agendetan!