Txiki geratuko den mosaiko erraldoira joateko autobusak 09:00etan abiatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko aza. 7a, 11:31
5.000 baietz esanez abiatu genuen azaroaren 8ko mosaiko erraldoia, eta aurreikuspenak aise gainditu ditu izen-emateak. 8.000 herritar inguruk eman dugu jada izena. Bejondaigula denoi! GURE ESKU DAGO! \ \ Azpeititik ere dagoeneko 120 lagun gara izena emanda dugunak. \ \ Mosaikoaren diseinua handitu dugu orain arte izena eman dugun guztiok parte hartzeko. Baina, datu hauek ikusita, mosaikoa zena mobilizazio erraldoi bilakatzeko aukera bikaina datorkigu orain. \ \ Beraz, izenik eman ez baduzue, bihar, zapatua, 11:00etatik aurrera Donostiako Zurriolako hondartzan mobilizazio herritar izugarria egingo dugu! Bertaratu eta borobildu hondartzan osatuko dugun mosaikoa! \ \ Autobusei dagokienez, esan, izena eman duzuenoi komentatu genizuegun gisan, La Gipuzkoanaren 09:00etako autobusean joango garela. Behar beste errefortzu jarriko ditu. Beraz, denontzako tokia izango da! \ \ Gure esku dago!