Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen ohiko batzarra egingo dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko eka. 5a, 11:34

Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkarteak ohiko batzarra egingo du gaur, asteazkena. Lehen deialdia 18:30ean izango da, eta bigarrena 19:00etan. Batzarraren ostean, mokadutxoaz lagunduta modu informal batean solasteko aukera izango dugu. Bazkide guztiei batzarrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu, kooperatibaren nondik norakoen berri izan dezaten eta iritziak elkartruka ditzagun.