La M.O.D.A taldearen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko mar. 20a, 16:38

La M.O.D.A musika taldeak zapatuan Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. 22:30ean zabalduko dituzte kulturguneko ateak, eta 23:00etan hasiko da emanaldia. Ondoren, El intachable Rony ariko da musika dantzagarria jartzen.

Salvavida (de las balas perdidas) izeneko disko berria aurkeztuko du larunbatean La M.O.D.A taldeak.