Kantu Jira eta kontzertuak gaurko aukerak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko ots. 8a, 18:42

Ezusteko bat gertatu zaigu, Hebentik Kultur Elkartekoak gaur ez direlako hemen izango Kantu Jiran parte-hartzen, haietako baten osasun arazoak tarteko. Baina Julian Barrenetxea Abesbatza eta Baigera Elkarteko lagunak prest daude kaleak alaitzeko. Eta iluntzean, Sendaezinak eta Joxe Replay izango ditugu.

Azken orduko kontua da, eta pena hartu arren, horrela izan beharko du. Gaurko Kantu Jiran Hebentik Kultur Elkarteko laupabost lagun izatekoak ziren, baina baten osasun arazoengatik ezin izango dute etorri. Hala ere, aurrera egin eta Kantu Jira egongo da. Baigera Elkarteko eta Julian Barrenetxea Abesbatzako lagunekin ibiliko gara kantuan, Alde Zaharrean. 19:00etan hasiko da.

Iluntzean, 23:00etan, Azpeitiko Sendaezinak taldeak emango dio hasiera kontzertu eskaintzari. Eta ondoren, Baionako Joxe Replay talde martxosoa entzuteko aukera izango dugu, Joxe Ripiau talde ezagunaren doinuetan mugitzen dena. Sarrera doan izango du eta Sanagustin kulturgunean izango da.

Atzokoa, berezia

Xora filma ikusteko aukera izan genuen atzo iluntzean, Soreasu Antzokian. Hebentik Kultur Elkartekoek eginiko luzemetraia da, Zubereraz egindako lehena eta bakarra. Urre bitxi bat. Istorio beltza kontatzen zuen, drama apur bat, erotasun ukituak... amaiera iraultzaile batekin. Sormena lantzen zuen filma ikusi genuen, nola bestela Hebentik Kultr Elkartekoek egina izanik.