Trenaren zikloa-ko azken ekitaldia umeei eskainitakoa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko urr. 26a, 14:20
Trenaren zikloko azken ekitaldia umeei eskainitakoa izango da

Zapatuan, urriak 27, 'Umeen trena' izenpean, trena gaztetxoenengana gerturatzeko ekitaldiak izango ditugu. Batetik, 16:00etan hasita, 'Doraemon eta denboraren trena' filma botako dugu eta ondoren trenarekin lotutako eskulan tailerra egongo da 19:00k arte, Gazteria sailak jarritako begiraleek lagunduta. Tailer honetan egiten diren eskulanak gero Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioan jarriko dira erakusketan. Gainera, parte hartzen duten guztiei lurrunezko trenean ibiltzeko bi sarrera oparituko zaizkie.

Zikloan zehar egin diren beste ekintzak:

Urriak 5etik 30era: Urolako trena, azken bidaia erakusketa, Sanagustin kulturgunean.

Urriak 10, asteazkena: Norteko ferrokarrila. Trena bertsolarien begitan hitzaldia. Mikel Aizpuru EHUko irakasleak eman zuen.

Urriak 14, igandea: Bakarrik (Solitos) antzezlana.

Urriak 17, asteazkena: Oroimenaren bidaia proiekzioa eta gonbidatuen mahai-ingurua.