Gaur hasiko da Aitzealdenk!02, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko urr. 19a, 18:30

Gaur (ostirala) gauean MobyDIck, Anai-arrebak eta Grises musika taldeak ariko dira. Bihar (larunbata) Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. Aurrez sarrerak erosteko, hemen.

22:15ean irekiko ditugu Sanagustin kulturguneko ateak gaur (ostirala). Gaurko kontzertuekin ikuskizuna eta dantza giroa ziurtatuta ditugu.

Bihar, ere ordu berdinean zabalduko ditugu ateak, eta Dj Makalak giroan sartzen lagunduko digu, 23:00etan Ama Say taularatu arte. Honek amaiatu eta Lisabö prestatu bitartean ere Makalak beteko digu tartea. Lisabök amaitzean, orduan bai, ordu txikiak arte jardungo du Dj Makalak.

Prest zuzeneko musikaz ondo pasatzeko?