'Herri ekimena eta kooperatibismoa', ondorioak

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko abe. 1a, 10:19
‘Herri ekimena eta kooperatibismoa’ nazio jardunaldiko une bat, joan den urriaren 5ean, Sanagustin kulturgunean.

Urriaren 5eko nazio jardunaldiaren ondorioak atera ditugu antolatzaile Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak. Berdinen arteko elkarte gisa sortutako sistema bat da kooperatibismoa, premia komun bati erantzuteko sortua, balio argi batzuk jarraituz, kooperazioan zentratua eta tokiko errealitatean errotua. 

Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia izan zen joan den urriaren 5ean Azpeitian, herriko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. Euskal Herriko udalerri askotako jendea izan zen topaketan; denera, 66 lagun. Lehenik, David Fernandezek (Kataluniako Coop57) kooperatibismoaren hausnarketa bat egin zuen, eta, ondoren, Euskal Herriko lau esperientzia praktikotako ordezkariek hitz egin zuten: Ioritz Aizpuruk (Elikagunea, Azpeitia), Cristina Etxegoienek (Erreka Group, Mondragon korporazioa), Gartzen Garaiok (Ekintza Faktoria, Aiaraldea) eta Naroa Elortzak (Goiener, Euskal Herria).

Ondorioak atera ditugu nazio jardunaldiaren antolatzaileok.

1. Atarikoa

Berdinen arteko elkarte gisa sortutako sistema bat da kooperatibismoa, premia komun bati erantzuteko sortua. Ezaugarri nagusien artean daude balioaren inguruan lotura sortzea, balio argi batzuk jarraituz, kooperazioan zentratua eta tokiko errealitatean errotua. 

Etorkizuneko erronkei erantzuteko eredu gisa eta edozein prozesuri erantzuna eman liezaiokeen aukera moduan planteatzen da kooperatibismoa. 

"Soilik elkartuta eta elkarrekin lotuko dugu gizartean aurrera egitea", esan zuen David Fernandezek, Azpeitiko jardunaldian.

2. Ondorioak

2.1. Kooperatibismoa, zer eta zertarako

  • Gizartearen eraldaketan eragin, balio sozialetan oinarrituta.
  • Komunitatearekiko konpromisoa, herri onura bilatuz.
  • Kohesio soziala.
  • Herri ekimenetik, herriarentzat eta herritarrentzat.
  • Pertsonak erdigunean jarri.
  • Errealitate berriak sortu.
  • Tokiko eta herritarren beharretara egokitu.
  • Elkarrekin bizi eta lan egiteko espazioak eraiki.
  • Kanpo eta barne elkartasuna.

2.2. Nola

  • Ekosistema kooperatiboa artikulatu.
  • Interkooperazioa. Sareen sarea.
  • Herritarrak ahaldundu.
  • Gizarteko askotariko eragileekin elkarlana.
  • Instituzio publikoak inplikatu.
  • Parte hartzea, komunikazioa, gardentasuna...
  • Saretze lokala eta nazionala.
  • Hazkunde horizontala.

2.3. Arriskuak 

  • Hazkunde arazoa. Noraino hazi?; eta zertarako?
  • (Eskala handian) Jende gehienaren beharrak ez asetu.
  • Lurralde batean kooperatiba asko egoteak ez eragitea eraldaketa soziala.