'Depresio eta ezin biziari herritarron erantzunak' solasaldia antolatu dute bigarrenez hilaren 20rako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 15a, 08:33
'Depresioari eta ezin-biziari aurre egiteko herritarron erantzunak' izenburupean elkarrizketa saioa izango da datorren asteazkenean, azaroaren 20an, Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Joan zen urrian antolatu zuten aurrenekoz elkarrizketa saioa, eta orduko hartan izandako erantzuna ikusita antolatu dute bigarren elkarrizketa saioa. \ \ Informazio gehiago nahi duenak 629 39 12 18 telefono zenbakira deitu dezake.