Iker Urrestillak irabazi du XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2017ko api. 30a, 18:52
XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketako parte-hartzaileak, Enparan dorretxearen aurrean. (Eli Aizpuru)

24 arrantzalek hartu dute parte Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Eguraldiak lagundu ez badie ere, ederki pasatu dute gaztetxo guztiek. 

Gaur, hilak 30, jokatu da Ollagorra Elkarteak antolatutako XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 24 arrantzalek hartu dute parte bertan. Guztira, 3 amuarrain harrapatu dituzte. Alebin mailako Iker Urrestilla izan da irabazlea eta berak jaso du amuarrain handienaren saria ere, 650 gramoko amuarraina arrantzatuta.

09:00etan zuten jarrita hitzordua Enparan Dorretxean. Bertan elkartu eta izena emandako gazteak ibaian sartu dira, ordu erdiren buruan. Bi orduko tartea, 11:30ak artekoa, izan dute amuarrainak harrapatzeko. Partaideek eguraldia ez dute lagun izan, eta baldintzak ez dira arrantzarako egokienak izan. Ondorioz, amuarrain gutxi arrantzatu dituzte. Baina zailtasun guztiei aurre eginez, partaide guztiek gogotsu jardun dute beren doaiak erakusten.

Arazoak arazo, giro zoragarria jarri dute parte hardu duten gazte guztiek, eta ederki pasatu dute. Sailkapena osorik, hemen:

Amuarrai handiena:
 
Iker Urrestilla

Infantilak:

  1. Josu Alonso
  2. Eneko Larrañaga
  3. Ioritz Sagarna
  4. Jakes del Pozo
  5. Julen Agirre
  6. Gorka Agirre
  7. Iago Azkue
  8. Jon Sudupe
  9. Eneko Elustondo
  10. Eneko Oñederra
  11. Rony Munch
  12. Enaitz Sagarna
  13. Julen Fierrez

Alebinak: 
 
  1. Iker Urrestilla
  2. Manex Beristain
  3. Manex Cortes
  4. Danel Egaña
  5. Aratz Madariaga
  6. Aitzol Madariaga
  7. Luka Arruti
 
Benjaminak: 
  1. Josu Zelaia
  2. Ametz Salegi
  3. Aratz Urrestilla
  4. Jakes Azkue