Bi azpeitiar gazte auzipetuei babesa agertzeko argazkia aterako dugu ostiralean, Izarraitz pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2015ko urt. 27a, 11:29
Ostiral honetan, hilak 30, Xabier Otamendi eta Orhantza Alegria gazte auzipetuei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan. Otsailaren 3an epaituko dituzte bi gazteak Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 'Pou askatu' idazteagatik eta atxiloketa unean ihes egiten saiatzeagatik bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak, hurrenez hurren, bakoitzarentzat. \ \ Guztiz neurriz kanpokoa eta bidegabea da gertaera horiegatik bi gazte Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitzea eta hain zigor gogorrak eskatzea beraien aurka.\ \ Aski da! Epaiketa politikorik ez!