Salgai dira Interneten Eñaut Elorrietaren kontzertuko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko aza. 27a, 18:48
Interneten salgai daude Eñaut Elorrietak urtarrilaren 17an Soreasu antzokian emango duen kontzertuko sarrerak. Datozen egunetan, hainbat tabernetan ere jarriko ditugu salgai. Aurrez, 10 euro ordaindu beharko da eta egunean bertan, berriz, hamabi euro. Kontzertua Azpeitiko Librek antolatu du, ixteko arriskuan dagoen Orkatz Kultur Elkartea babesteko eta epaiketa politikoen amaiera aldarrikatzeko. \ \ Orkatz Libre! Elkartasunetik konpromisora! \ \ Sarrerak hurrengo loturan erosi daitezke: https://www.ticketea.com/enaut-elorrieta-deserriko-kantak/