Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia bikain aritu da Eibarko San Juan Sari Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 17a, 12:04
Lagun Onak txirrindulari elkartearen Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko txirrindulariek lan ezin hobea egin zuten atzo Eibarren jokatutako San Juan Sari Nagusian. Taldeko bi txirrindulari izan ziren podiumean: Mikel Orbeak irabazi zuen lasterketa eta Alex Urangak hirugarren amaitu zuen. Horrez gain, mendiko eta taldekako sariak ere irabazi zituzten.\ \ Lasterketa hasieran sortutako zazpi laguneko ihesaldian sartu zen Orbea eta pixkanaka arerioak atzean uzten joan zen, Eibarko helmuga marrara lehenengo lekuan iristeko. Atzetik, berriz, taldekideek lan bikaina egin zuten pelotoiko eraso saiakerak deusezteko.\ \ Garaipen garrantzitsua izan zen atzo lortutakoa, taldeak urteko probarik garrantzitsuenetakoa lehiatuko baitu hurrengo asteburuan, Gipuzkoako Itzulia, hain zuzen ere; eta aste honetan erakutsitakoaren arabera, Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldea sasoi betean iritsiko da.