5 eta 3 gailendu da Lagun Onak, Urnietaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2019ko aza. 18a, 11:23

Lagun Onakeko emakumeen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen larunbatean, Urnietaren aurka, Garmendipe futbol zelaian. 5. minutuan, galtzen hasi zen Azpeitiko taldea; penalti baten ondorioz, Urnietak gola sartu zuen. 7. minutuan iritsi zen berdinketa: Itxasok erdiraketa bikaina egin zuen, eta Joanek buruz sartu zuen gola. 14. minutuan, beste gol bat sartu zuen Urnietak, eta 19. minutuan, hirugarrena. 3 eta 1 galtzen joanagatik, beste lau gol sartu zituzten Lagun Onakekoek. 42. minutuan, Nahiak sartu zuen gola; 74. minutuan, Loreak faltaz; 76. minutuan, Loreak erdi kanpotik jaurtiketa eginda; eta 85. minutuan, korner batean, Joanek buruz jo zuen baloia, eta aurkariari jo eta atera joan zen. Beraz, garaipena lortu zuen beste behin Lagun Onakek. Une honetan, sailkapenaren bosgarren postuan da taldea.