Gol zaparrada, Lagun Onakeko emakumeen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2019ko urr. 20a, 12:00

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen senior mailako taldeak Garmendipe futbol zelaian jokatu zuen atzo neurketa, Goierri Gorri taldearen aurka. Aise gailendu zen etxeko taldea; izan ere, bost gol sartu zituzten bata bestearen atzetik. 22. minutuan, Joanek sartu zuen lehen gola; 45. minutuan, Nahiak bigarrena; 49. minutuan, Joanek sartu zuen hirugarrena; 76. minutuan, Ihintzak laugarrena; eta 87. minutuan, Jonek bosgarrena. Partida guztian nagusitu zen Azpeitiko taldea, eta aukera ugari izan zuten Lagun Onakeko neskek; baita horiek aprobetxatzen asmatu ere.