Lagun Onakek 75. urteurreneko ereserkiaren bideoa grabatzera animatu ditu bazkideak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 7a, 14:30
Lagun Onak futbol klubak 75. urteurreneko ereserkiaren bideoa osatzeko irudi batzuk grabatuko ditu datorren asteartean, ekainak 11, Garmendipen. Bazkide guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Gainera, klubeko ordezkariek 75. urteurreneko kamiseta bana oparituko die hara joaten diren guztiei. 19:00etan jarri dute hitzordua.