Mirari Uria Gipuzkoako selekzioarekin ariko da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko mar. 28a, 21:33
Mirari Uria Lagun Onakeko kadete mailako futbolaria Gipuzkoako selekzioarekin ariko da. Izan ere, Jon Kepa Gonzalez hautatzaileak deialdian sartu du. Apirilaren 4an elkartuko dira hautatutako jokalariak Bergarako Ipintza zelaian, 17:00etatik aurrera Arabako eta Bizkaiko selekzioen aurka jokatzeko. Uria Euskal selekzioarekin nahiz Realarekin aritutakoa da. Zorionak, eta segi lanean!