Urteko batzarra egingo du Lagun Onakek, bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak
2013ko aza. 7a, 22:52

Bihar, zapatua, Lagun Onak futbol taldeak urteko batzar nagusia egingo du, 11:00etan hasita, Sindikatu zaharrean. Bertan gai desberdinak landuko dira. Besteak beste, aurreko denboraldiari dagokion kirol zein ekonomia balantzea eta aurrekontuak, buru belarri gauden denboraldiko aurrekontua eta kirol egoera, klubaren egoera soziala...

Nola ez, bertaratzen diren guztiek beraien galderak egiteko aukera ere izango dute, eta esan bertan elkar ikustea gustatuko litzaigukela, bazkide, guraso, jokalari, entrenatzaile... Finean Lagun Onak osatzen dugun guztion beharra baitago.

Beraz animatu eta azaldu!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu