Txanponaren bi aurpegiak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 4a, 12:46
Hainbat gauza dituzte amankomunean biek, Hodei Mendinuetak eta Jagoba Beobidek.\ \ Biak azpeitiarrak dira, biak Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohiak dira, biak lagun talde bereko kide dira, biak futbol jokalariak dira, biek talde berdin batzutan jokatu dute (Realean eta Real Unionen besteak beste), biak adin berekoak dira... Baina, oraingoan futbolak bakoitzari txanponaren aurpegi bana erakutsi die.\ \ Jagoba Beobidek atzo, igandea, Alaves taldearekin Bigarren Mailan bere lehen gola sartzeko eta ospatzeko aukera izan zuen. Aurkaria Tenerife zen eta Beobidek sartutako golarekin 2 eta 0 aurreratu ziren gasteiztarrak. Nahiz eta gero partida berdintzea lortu zuten kanariarrek. Zorionak Jagoba!\ \ Bestalde, Hodei Mendinuetak pasa den egunetan berri txar bat jaso du. Aurreko astean Amorebieta taldearekin Real Madrid C taldearen aurkako partidan (2. B mailan) hamargarren minutuan zelaia utzi behar izan zuen, lesio baten ondorioz. Behar diren probak egin ondoren, Hodeik, gutxienez, lotailu gurutzatuak ditu puskatuta, eta aurtengo denboraldiari agur esan beharko dio, zoritxarrez. Animo eta pazientzia, Hodei! Jada egun bat gutxiago falta duk zelaietara itzultzeko!