Lagun Onakeko jubenilek Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 17a, 09:06
Lagun Onakeko jubenil mailako taldeak Gìpuzkoako Txapelketako finala jokatuko du bihar, zapatua, Zubietan, 16:00etan hasita..\ \ Jon Lizaso 'Ipintza'-ren taldeak, denboraldi bikainari amiera emateko aukera paragabea izango du bihar, eta Oreretako Touring taldearen aurka jolastuko dute, taldeok izan baitira bi multzoetako txapeldunak. \ \ Finala irabazten duena, zuzenean, Euskal Ligara igoko da eta galtzaileak beste aukera bat izango du, promozio partidetan, Bizkaiko eta Arabako bigarrenen aurka.\ \ Animo mutilak eta eutsi goiari.\ \ Aupa Lagun!