Lagun Onakeko ohorezko gazte mailako taldeak beraien taldeko txapeldun izatea lortu du, zapatuan Zumaiako taldeari 2 eta 0 gailenduta.\
\
Urte bikaina egiten ari dira, eta orain pastelari ginda jartzea bakarrik falta zaie Jon Ipintza, Xuban Peña eta 'Potxo'-k entrenatzen duen taldeari. Horretarako, beste multzoko Touring edo Hondarribiari multzo arteko finala irabaztea falta zaie, mailako txapeldun eta bide batez Euskal Ligara igotzeko txartela lortzeko.\
\
Zorionak gazteak eta animo!\
\
Zuzendaritza taldeak eskerrak eman nahi dizkie Glual Hidraulikari eta Zabala harategiari urte guztian emandako babesagatik.