Sanagustin Azpeitiko Kulturguneak batzar nagusia egingo du otsailaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2018ko urt. 25a, 10:23
Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du otsailaren 7an, asteazkenean. Lehenengo deialdia 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. Sanagustin kulturgunean elkartuko dira, eta bilerak honako gai zerrenda izango du: \ \ 1. 2017ko kultur jarduera: \ 1.1. Kultur ekitaldien laburpena \ 1.2. Kultur proiektuak \ 2. 2017ko bestelako jarduerak \ 2.1. Ostalaritza \ 2.2 Zerbitzu ezberdinak \ 2.3. Komunikazioa \ 2.4. Marketing-a \ 3. 2017ko balantze ekonomikoa (behin-behinekoa) \ 4. 2017an Kooperatibak izandako bilakaera \ 5. Artezkaritza kontseiluaren osaketa berria \ 6. Estilo liburua \ 7. 2018ko gestio planaren ildo nagusiak \ 7.1. Kultur jarduera integrala \ 7.2. Bestelako zerbitzuak \ 7.3. Aurreikuspen ekonomikoa \ 8. Galde-eskeak. \