Kultur egitarau oparoa izango da Sanjuandegiko azokan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2016ko abe. 15a, 10:08

Sanjuandegiko Azoka Herritik hasiko da bihar, ostirala, abenduak 16. Trikitilariak arituko dira iluntzean asteroko pintxo potea animatzen. 22:00etan, berriz, Ane Jurado eta Xabi Arrietaren kontzertua izango da Jim Clark tabernan.

Larunbatean izango da azoka eguna, eta hemen ere izango da kultur eskaintza. Izan ere, aurreko edizioetan bezala, argazki estudioa jarrriko du kioskoan Azpeitiko Argazki Elkarteak. Gaztetxoenentzat, berriz, material birziklatuarekin musika-tresnak sortzeko eta apaintzeko tailerra egingo dute Azpeitiko Metal Boskoteak, Arte eta Diseinu eskolak eta Jauzikak. Honen ostean, kontzertua eskainiko du Metal Boskoteak plazan bertan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu