Piztiak taldeak bideoklipa egin du 'Ametsik ederrena' abestiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko mai. 20a, 11:58

U diskoa kaleratu berri, kontzertuak ematen ari da Piztiak taldea. Ametsik ederrena kantaren bideoklipa ere egin dute. Txomin Uribe, Azpeitian bizi den taldekideetako batek Uztarria.eus-i esan zionez, ilusioa da 25 urtean taldea bizirik mantentzeko gakoa.

Ametsik ederrena U disko berriko lehen singlea da eta hitzak Kirmen Uriberenak dira.