Hogei urte, milaka une

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria.com 2013ko eka. 10a, 16:24

Orkatz Kultur Elkarteak 20 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte datorren astebururako, hilaren 14, 15 eta 16rako. Bitartean, erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean, eta hogei urte hauen laburpena egiten duten hainbat argazki (goiko bildumakoak batzuk) eskegi dituzte kulturguneko hormetan. Erakusketa hilaren 17a bitartean egongo da ikusgai. 

---

Orkatz Kultur Elkartea. Sorrera: 1993. / Kultur elkarteak Azpeitian duen tabernan kultur ekitaldi batzuk egiten ditu urtean zehar: Ikiaaaarriya bertso saioa, Orkatz eguna, euskal presoen aldeko argazki erakusketa, kontzertuak, poesia… / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak