Itsasik 'Arteka Marteka' dantza ikuskizun berria plazaratuko du asteburuan

Itsasi Euskal Kultur Taldeak formatu txikiko dantza emanaldia prestatu du. Koreografia berriak prestatu dituzte lan honetarako, baina azken urteetan taularaturiko dantzek ere osatuko dute ikuskizuna. 19:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.

---

Itsasi Euskal Kultur Elkartea. Sorrera: 1977. / itsasi@itsasi.com/ Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak