Kultur Mahaiko bazkideen arteko maiatzeko zozketen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia

Azpeitko Kultur Mahaiak hilero bazkideen artean egin ohi duen zozketa egin berritan, jarraian duzue emaitza. Hilabete honetan, zozketagaien artean aipagarria da herriko baserritarrek osatutako otarra zozkatu dugula, garaiko produktuekin betea. Urtebetean hiru zozkatuko ditugu, garai berri bakoitzeko bat. Otarrarena posible egin ahal izan da, Sanagustin kulturguneak baserritarrekin abian jarri duen proiektuarengatik, izan ere, herriko nekazarien produktuak eta garaian garaikoak erabiltzen hasia baitiago kulturgunea.

Hona emaitzak:

  • Sanagustin kulturgunean 2 lagunentzat afaria: Eñaut Frantzesena.
  • 'Karolino, printzesa eta dragoia' txontxongiloen ikuskizunerako 2 sarrera:  Ioritz Aizpuru (3 urtetik gorakoentzat da)
  • 'Korri, Xalto ta Brinko kantari' pailazoen diskoa: Miren Prat.
  • Mondocane taldearen diskoa: Ikasberri Azpeitiko Ikastola.
  • Bailarako baserritarren produktuekin osatutako otarra: Maider Zendoia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide