Iparraldean ere maitatua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko urr. 19a, 12:00

Finalerdietan da Xilaba Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Xapelketa, etaAmets Arzallus eta Sustrai Colina orain hasi dira lehian. Aurreko larunbatean jokatu zen Luhuson finalerdi bat, eta Arzallus pasatu zen finalera. Datorren zapatuan, hilak 23, Gabadin jokatuko da bigarren finalerdia, eta han izango da colina. Xilaba txapelketaren atarian bertsolari bakoitzarekin bideoa txiki bat grabatu zuten, aurkezpen gisa. Bakoitzaren bertsolari gogokoenaz galdetuta, Joxe Agirre Oranda aipatu zuten Arzallus eta Colinak. Hemen bi bideoak.

Amets Arzallus (30. segundoan hasita)

Sustrai Colina (20. segundoan hasita)