Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak bat egin du urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 28a, 15:02
Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideok idatzi honen bitartez urtarrilaren 30eko greba orokorrera batzen garela adierazi nahi dugu. \ \ Krisi kapitalista da gaur egungo klase borrokaren egoera ezaugarritzen duen fenomenoa. Azken urteotan ikusi dugun bezala, krisi kapitalistak langile klasearen gaineko esplotazioaren areagotzea, eta lan zein bizi baldintzen kaskartzea ekarri du. Modu horretan, gora egin du baldintza gero eta proletarioagoak dituzten langileen kopuruak. Era berean, krisiarekin amaitzeko helburuz martxan jarritako erreformek langile klasearen baitan esku hartzeko moduak aldatu eta esplotazio molde berriak mahaigaineratu dituzte. Testuinguru horretan, politika egiteko bi era ageri zaizkigu. Batetik, orain arte ezagutu dugun egitura ekonomikoaren desegituratze fasea gelditu nahi duena, baina prozesu sozialak errotik aldatzeko asmorik gabe; paktu sozial berri baten aldekoa, alegia. Bestetik, krisiaren eta ezegonkortasun orokorraren sorburua botere burgesa dela ulertuta, hau da, egungo errealitatearen oinarria botere burgesa dela kontuan hartuta, berau suntsitzea eta gainditzea ortzi-muga duen politika egiteko modua dago.\ \ Urtarrilaren 30eko grebara batzen gara uste dugulako beharrezkoa dela langileriaren lan eta bizi baldintzen hobekuntzarako egiten diren aldarriak lortzea, hobekuntza horiek beharrezkoak baitzaizkigu gure bizitzen gaineko kontrola eskuratzen joateko. Hala ere, guk greba orokorrak langileria osoaren borrokarako tresna moduan ulertzen ditugu, eta bide horiek eduki ditzaketen mugez kontziente gara. Langileriaren independentzia politikoa erdiesteko modurik zuzenena egunerokoan antolatzen dihardugun botere propioaren eraikuntza dela pentsatzen dugu; langile boterearen eraikuntza, hain zuzen ere. Halaber, ezin dugu ahaztu asko izango direla U30ean grebarik egin ezingo duten langileak, eta gure elkatasuna adierazi nahi diegu behargin horiei guztiei.\ \ Gauzak horrela, testuinguru honetan kokatzen gara: gure azalean eta ingurukoengan ezagutu ditugu emakume langilearen soldataren debaluazioaren larritzea, gazte langileon lan eta bizi baldintzen kaskartzea, lan eta hezkuntza erreformak, pentsio politika eskasa, murrizketak, etengabeko erreforma sistematikoakā€¦ Horiek guztiak ofentsiba kapitalistaren erakusle diren adierazpenak dira, eta horien aurrean, guk, langile klasearen batasuna aldarrikatzen dugu.\ \ Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideok urtarrilaren 30eko greba orokorrean kalera irtengo gara beste behin, langileon aldeko borrokan. Argi daukagu: ofentsiba kapitalistak dakarkigun gudu-zelaian klase batasuna eta langileriaren independentzia politikoa eskuratzeko lanean jarraituko dugu!\ \ Horregatik, M1 Langileontzat plataformak U30erako Donostian deitu duen blokean parte hartzeko deia egiten dugu. 11:15ean irtengo da blokea Aulariopetik. Era berean, Azpeitian egingo den manifestazioan izango garela adierazi nahi dugu. Ozen diogu eta esango dugu: Gazte langileok, klase batasuna! Gora langileon borroka!