Urolako GKS-k ere ere bat egin du abenduaren 29ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 26a, 09:43
Urolako GKS-k ere bat egin du abenduaren 29rako deitu dugun manifestazioarekin, gazte esparrutik ekarpena egin asmoz: \"Zapalkuntza modalitate ezberdinekin amaitzeko langileriaren antolakuntza politikoa indartzea ezinbesteko betebeharra dugu. Bide horretan, gazte esparrutik gure ekarpena egitea dagokigu\". \ \ Egin duten irakurketa, osorik:\ \ \"Egun, ezegonkortasunera kondenatuta gauden honetan; ez-jakintasunera gero eta kateatuagoak gauden honetan; besteek gure ordez hartzen dituzten erabakietara kate motzean lotuta gauden honetan; finean, gure bizitzekiko kontrola lapurtua zaigun honetan, ezinbestekotzat jotzen dugu gazte esparruko errealitate desberdin hauek guztiak langile ikuspuntu batetik begiratzea eta pentsatzea. Izan ere, gazte problematikaren izatea botere burgesaren dinamikaren baitan betetzen duen funtzioan aurkitzen da, hau da, botere burgesaren dinamikaren baitan integratuta dagoen eta egiturazkoa den auzi izaeran.\ \ Modu horretan, ezin dugu pentsatu gure azalean bizi ditugun errealitate desberdinak ausaz datozkigun kontuak direnik, horiek guztiak ez dira inolaz ere zoriz ezartzen diren bizi baldintzak eta bizimoduak. Hamaika dira bide horretan zerrendatu ditzakegun adibideak: ordaindu gabeko lan-orduak, lanpostu tenporalak, inposatzen diguten kultura despolitizatzailea, indibidualismoa eta interes pertsonaletik ateratzen diren auziekiko ardura falta, gazte langileon lan istripuen tasa altua… horiek guztiak gaur egungo gazteria langilearen ezaugarriak dira, botere burgesaren dinamikari erantzuten dioten eta honen erreprodukziorako funtsezkoak diren elementuak direnak.\ \ Era berean, ezinbestekoa dugu gazte problematika bera krisi kapitalistaren eta honen ondotik gauzatzen ari diren aldaketa estrukturalen baitan kokatzea. Izan ere, gazte langileon baldintza eta bizi-ereduan gauzatzen ari diren aldaketak, aldaketa koiunturalak izatetik urrun, gizarte kapitalistaren modernizazio eta berregokitzapenerako tresnak dira, eta honen adierazpen gisa ulertu behar ditugu. Hori horrela, gazte belaunaldietan gauzatzen ari den interbentzioak eta zapalkuntza forma honen baitan ematen ari diren moldaketek etorkizuneko langileen nolakotasunak determinatzen ditu. \ \ Behin hori esanda, zapalkuntza modalitate ezberdinekin amaitzeko langileriaren antolakuntza politikoa indartzea ezinbesteko betebeharra dugu. Bide horretan, gazte esparrutik gure ekarpena egitea dagokigu: gazte bezala botere burgesa indartzeko betetzen ditugun funtzioen identifikazioa eta horiek borrokatzea, hain justu. Horregatik, soilik batasuna oinarri izango duen langileria antolatu batek hautsiko dituelako lotzen gaituzten kateak, abenduaren 29an Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak Azpeitian deitu duen mobilizazioan parte hartzera deia lutzatzen dugu Urolako GKSko kideok.\ \ Bertan ikusiko dugu elkar,\ \ Elkarengana lotuz, kateak hautsi!\".