Gnnochiak prestatzen ikasteko tailerra antolatu dute Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 5a, 16:28
Berezi dator aste honetan Esklabetako Jantoki Soziala. Izan ere, gnnochi izeneko jaki italiarra prestatzen ikasteko tailerra izango da bihar, ostirala, Esklabetako 0 solairuan. Azpeitiko bizilaguna den sukaldari italiar batek eskainiko du tailerra, eta bertan prestatutakoak bazkalduko ditugu eguerdiko jantoki sozialean. \ \ Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta nahi duen guztiarentzat irekita egongo da. Jantokia, berriz, 13:30ean irekiko dugu, astero bezala.