Indarkeria matxistaren aurka antolatu eta Martxoaren 8ko manifestaziora batu

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2024ko mar. 7a, 12:10

Gaur egun, askok indarkeria matxista ukatzen duten arren eta ideia erreakzionario horiek gazteen artean sakontzen ari diren arren, indarkeria matxistak oraindik eguneroko ogia izaten jarraitzen du. Indarkeria matxistaren aurka egiteko antolatzera eta Emakume Langileon Nazioarteko Egunean deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du Itaiak.

Lau urte, hiru herri, 152 eraso matxista. Horiek dira Azpeitan, Azkoitian eta Zestoan 2019tik 2022ra bitartean, datu ofizialen arabera salatutako indarkeria matxistaren zenbakiak; baina eraso asko eta asko isilpean pasatzen dira. Beraz, lau urte horietan gutxienez 152 eraso matxista izan dira eskualdean.

Gaur egun, askok indarkeria matxista ukatzen duten arren eta ideia erreakzionario horiek gazteen artean sakontzen ari diren arren, indarkeria matxistak oraindik eguneroko ogia izaten jarraitzen du.

Horren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu, guztioi dagokigu egunerokotasunean erasoen aurrean erantzutea. Gainera, ezin dugu, ezta ere, instituzioek esku har dezaten zain egon. Horregatik, beharrezkoa da gaurtik instituzioekiko indar independentea eraikitzen hastea, eraso ororen aurrean eta erasotzaile ororen aurka eraginkortasunez eta irmotasunez erantzungo duena.

Bide horretan, dei egiten dugu indarkeria matxistaren aurka egiteko antolatzera eta Martxoaren 8an, Emakume Langileon Nazioarteko Egunean, deitu ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Izan ere, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna borroka egun gisa markatzen dugu guk.

đź“ŤAZPEITIA 19:00 plaza
đź“ŤAZKOITIA 19:00 plaza
đź“ŤZESTOA 19:30 plaza

Emakume langileon aurkako erasoekin amaitzeko, batu borrokara!