Ebaki, eta errekara

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2019ko abu. 21a, 17:15

Herritar bat kexu agertu da gaur, asteazkena, Amu eta Landeta lotzen dituen paseoko zuhaitz bat errekan agertu delako. Hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, pixkanaka ebaki dute zuhaitza: "Asko ibiltzen naiz inguru horretan paseoan, eta espaloiaren ondoan dauden zuhaitzetako bat apurtuta agertu zen duela hamabost bat egun. Handik hiruzpalau egunera, beste zati bat puskatu zioten, eta bart oso-osorik ebaki eta errekara bota dute". Kexa agertu duen herritarraren esanetan, paseo horretan zegoen "zuhaitzik ederrena" zen moztu dutena.