Barraketako musika altua dela eta, kexa

Herritar batek Uztarria.eus-era kexa bidali du, barraketako musika altua dela eta. Honako testu hau jaso du Uztarria.eus-ek: \"Urtero legez, iritsi dira saninazioak, baina desgraziaz, azpeitiar denok ez dugu jai; lanera joatea egokitu zaigu. Badakigu festak disfrutatzeko direla eta ulertzen dugu bestela baino zarata gehiago egoten dela, baina Jose Artetxe eta Pablo VI.-ko auzokideok ez dugu etxean ez lo egin, ez deskantsatu eta ez telebistarik entzun. Izan ere, egun osoan eta gauean barrakek musika altu izaten dute; dezibelioz izugarri pasatzen direla iruditzen zaigu. Eskatzen dugun bakarra da ordu batetik aurrera barraketan muska pixka bat baxuago jartzeko\".