Bidegorriko eskailera bere horretan, Lasaon

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2019ko uzt. 29a, 17:23

Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorriaren lotunea egiteko Lasaon egiten ari diren obretan Lasaotik iritsita tunel sarreran dagoen eskailera ez dutelako kendu kexu den herritar batek bidali du argazki hau Uztarriara. "Oinezkoentzat arazorik ez badago ere, arranpla bat eraiki ezean, ziur nago txirrindulari askok errepide nagusitik igarotzen jarraituko dugula, horrek ekartzen duen arriskuarekin", azaldu du herritarrak.

Uztarriak jakin duenez, bidegorriaren lotuneko gaur egungo obrak ez dituzte bukatu oraindik. Hala ere, egun egiten ari diren lanetan dagoen bezala geldituko da aipatutako eskailera. Eusko Trenbideen lur sailetan ari dira obrak egiten eta Eusko Jaurlaritza da horien arduraduna. Tunel sarrerako eskaileraren eremua, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.