Bihar egingo dute eguraldiagatik atzeratutako Emakumeok Plazara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | Festak
2019ko abu. 6a, 10:37

Urtero bezala, Marea Arroxak Emakumeok Plazara ekimena antolatu zuen joan zen abuztuaren 1erako, baina eguraldiak lagundu ez zuenez eta euria ari zuenez, hitzordua atzeratzea erabaki zuen jai herrikoien batzordeak. Festak igarota, bihar, hilak 7, arratsaldean egingo dute Emakumeok Plazara. Erdikaleko horma batean murala margotzea da asmoa. Hitzordua 16:00etan jarri dute Erdikalean bertan, eta egitasmoaren antolatzaileek herriko emakumeei dei egin diete murala margotzera anima daitezen.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu