Udal Gaztelekuko hezitzaileak eta gazteak, Zumaia eta Deba arteko harraldea garbitzen

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2018ko aza. 12a, 12:10

Duela aste batzuk, Oier Bartolome surflariak Zumaia eta Deba arteko itsasertzean grabatutako bideoak barruak astindu zizkigun bertan agertzen zen zabor kopuruagatik. Gaztelekuko hainbat erabiltzailek bideo hori ikustean gaiarekiko kezka agertu zuten eta hezitzaileok, hori ikusita, zerbait egin beharra zegoela pentsatu genuen.

Joan den larunbatean, azaroaren 10ean, bertaratu eta gure aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Eguzki Talde Ekologistak itsasertza garbitzeko deialdia egin zuen eta Gaztelekuko zenbait erabiltzaile eta hezitzaileok han egon behar genuela erabaki genuen. Goiza han pasatu genuen bertan zegoen zaborra biltzen. Hala ere, ezin izan genuen zegoen guztia jaso. Eta zoritxarrez, plastiko zein bestelako zabor gehiago pilatzen joango da berriro ere. Ezinbestekoa da guztion kontzientziazioa gai horren inguruan.