20 urte

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur 20 urte atera zen lehenengo aldiz kalera Uztarria Azpeitiko herri aldizkaria, 1999ko azaroaren 5ean (ostirala), Uztarria Kultur Koordinakundeak argitaratuta. Hemen dokumentu batzuk.

Goikoa, Zubi Azpeitiko inprimategiaren entrega oharra da (1999-11-5). 5.640 alekoa izan zen 1. zenbakiaren tirada.

...
Behekoa da Uztarria herri aldizkararen 1. zenbakiaren azala:

...
1999ko azaroaren 5erako bertarako Uztarriak, ospakizun gisa, Ruper Ordorikaren kontzertua antolatu zuen, Zelaitxon (behean, sarrera bat). Baina egun hartan elurra bota zuela-eta, azkenean azaroaren 19an izan zen.

...
Herri aldizkaria sortu aurretik, Uztarria Kultur Koordinakundeak, Komunikazioaren alorrean, kultur agenda sortu zuen, hilerokoa. Haren 1. zenbakia da behekoa, 1998ko martxokoa, koordinakundearen sorreraren berri emanez-eta:

...
Kultur agendaren garaian, Uztarriak, inkesta baten bidez (1998ko azaroa), 400 herritarren erantzunak jaso zituen “balizko herri aldizkariari buruz”

...
Herri aldizkaria sortzea ikusi, eta 1999an proiektua idatzi zuen koordinakundeak. Haren 1. orrialdea da behekoa:

...

Eta 1999-11-5ean Uztarria aldizkariaren 1. zenbakiak irten ondoren, koordinakundeko Talde Eragileak prentsaurreko batean aurkezpena egin zuen. Argazkian, Iban Arregi eta Jaione Unanue agerraldian:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide