Frontoi Txikian egingo du EH Bilduk gaurko ekitaldia, eguraldiagatik

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 17a, 11:33
Frontoi Txikian egingo du EH Bilduk kanpainako ekitaldi ofiziala gaur, ostirala, 19:00etan hasita. Ekitaldia plazan egitea aurreikusten zen, baina euria dago iragarrita, eta lekuz aldatu behar izan dugu.\ \ Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gaurko ekitaldira. Izan ere, sorpresaz beteriko hitzordu eder bat izango da. Musika, olerkiak, momentu hunkigarriak... denetarik izango dugu gaurkoan. Indarrak hartzeko balioko digu gaur batzeak, ilusioz betetako egunak baititugu aurretik.