Abortatzeko eskubidea!

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2014ko urt. 4a, 09:29
Iritsi da azkenean, horrenbeste denboran iragartzen aritu ondoren, abortua eskubide bezala bertan behera uzten duen legea.\ \ Espainiar estatua eta Eliza katolikoaren eraso berri honek zuzenean emakumeok gure buruaren inguruan dugun erabakitzeko ahalmena mugatzen du.\ \ Ongi dakigu, aurretik eta 1985-2010 bitartean martxan egon ziren legeek zer ekarri zuten emakumeontzat: seguruak ez ziren metodoen erabilera, egoera higieniko ezegokietan egindako abortuak, klandestinitatea. Hau guztia kontuan hartu gabe gaitasun ekonomikoak zelako desberdintasunak eragiten zituen abortatzeko garaian ere.\ \ Ez dugu inolaz ere egoera horretara itzuli nahi. Inoiz baino arrazoi gehiago ditugu kaleak hartu eta gure gorputza geurea dela esateko. Adi mobilizazioei!!!