Karnabaletako zozketaren sariak banatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 3a, 17:58
Festak amaitu zirenetik astebete igaro den arren, karnabalek zeresana ematen jarraitzen dute. Izan ere, Bertan merkatari elkarteak karnabaletarako antolaturiko zozketaren sariak banatu ditu gaur, asteartea.\ \ Karnabalen aurreko asteetan Bertan merkatari elkarteko saltokietan erosketak egin zituzten bezeroek, 60€ko hamabost erosketa bonoren zozketan parte hartu ahal izan zuten, eta hamabost saridun horiek beren bonoak jaso dituzte gaur.\ \ Honakoak izan dira zozketaren irabazleak: Ana Alberdi, Ekaitz Agirre, Arantxa Aramendi, Amaia Larrañaga, Ainhoa Unane, Jaione Izagirre, Iraultza Agirregabiria, Laura Rodriguez, Julian Lazkano, Izaskun Lizarralde, Maria Dolores Aranburu, Iñigo Altuna, Leire Agirre, Mila Godoy eta Rosa Buldain.\ \ Merkatari elkarteak eskerrak eman nahi dizkie partaide guztiei herrian kontsumitzeagatik.