Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak bat egin du urtarrilaren 30eko grebarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 24a, 13:13
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorra atxikimendu berriak izaten ari da eguna gerturatzen ari den heinean. Atxikimendu horien artean da Azpeitiko Bertan merkatari elkartea. \ \ \"Merkatari elkarteko zuzendaritza batzordea greba orokorra antolatzen ari diren sindikatuekin elkartu da egitasmoaren inguruko informazioa gertutik ezagutzeko. Informazioa aztertuta, eta egiten diren aldarrikapen ugarik bertako merkataritza sektorearen eskaerekin bat egiten duela ondorioztatuta, grebarekin bat egitea erabaki du”, jakinarazi du Bertanek.\ \ Modu horretan, Bertaneko bazkide diren herritarrei eta Azpeitiko gainerako saltokiei grebarekin bat egitea gomendatu die Bertanek. Dena den, dendari bakoitzak du bere saltokiaren gainean azken hitza, eta elkartearen erabakia gomendio moduan ulertu behar dela azpimarratu du Bertanek.