Erregeetako zozketako saridunek jaso dituzte 500 euroko erosketa bonoak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko urt. 10a, 11:14

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Erregeetako zozketan egokitutako hiru zenbakien jabeek jaso dituzte sariak. Haietako bakoitzak 500 euroko erosketa bonoa jaso du. Iker Amenabar (30.858 zenbakiaren jabea), Nagore Odriozola (21.852 zenbakiaren jabea) eta Leire Arakistain (30.223 zenbakiaren jabea) izan dira zortedunak. Naiart serigrafia dendan, Matxin harategian eta Etxahun delicatessen saltokian egindako erosketak medio izango dute sari horiez gozatzeko aukera hiru herritarrek.

Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duen garrantziaren jakitun antolatu dute zozketa udalak eta Bertanek. Zozketaren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte.