Bertan merkatari elkartearen udako zozketak badu zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 2a, 11:47
Amaitu da Bertan merkatari elkartearen \"Udako zozketa\" kanpaina. Abuztuan elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroei boletoak banatu zaizkie, eta bi lagunentzako asteburu pasa bat zozkatu dute; hain zuzen ere, bi gau pentsio erdian eta Spa zirkuitua Kantabriako Puente Viesgo Hotel-Bainuetxean.\ \ Zenbaki saritua 00542 izan da, eta Frida moda dendan banatu dute. Zenbaki saridunaren jabeak irailaren 15era arte du saria jasotzeko aukera, elkarteko edozein dendetan edo bulegoan (943-025673-688823944).\ \ Irabazlea dagokion data baino lehen agertuko ez balitz, ordezko zenbakia honakoa izango litzateke: 00627 zenbakia; hau ere Frida dendan banatu dute.