Saninazioetako zozketako sariak banatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 30a, 08:19
Bertan merkatari elkarteak saninazioetako zozketa egin du, eta uztailean zehar herrian erosketak egin dituzten bezeroei San Inazio jaiez gozatzeko hainbat opari eman dizkie: pilota partidetarako sarrerak, zezenketak ikusteko txartelak, barraketarako fitxak eta elikagaiz betetako otarreak.\ \ Guztira, 28 lagunek irabazi dute sariren bat. Honako hauek, hain zuzen ere: Anton Iturralde, Lurdes Arregi, Oihana Bikendi, Anne Berasategi, Maria Pilar Mendizabal, Belen, Maria Jesus Legarreta, Maxima Elorza, Axun Etxaniz, Maria Fagoaga, Mari Angeles Sorozabal, Axun Etxaniz, Xuban Peña, Susana, Edurne, Inmaculada Mayor, Sara Garbayo, Naiara Lopez, Lore Garciarena, Janire Cruz, Jon Aramendi, Jon Etxaniz, Monika Bayon, Aloña Larrañaga, Aitziber Blanco, Malen Zubizarreta, Nerea eta Irune Alberdi. \ \ Abuztuan, berriz, bi lagunentzako asteburu pasa eder bat zozkatuko du merkatari elkarteak. Puente Viesgo hotel eta bainuetxean (Kantabria, Espainia) bi lagunentzako bi gau pentsio erdian eta spa zirkuitua eskuratuko ditu irabazleak. Zozketan parte hartzeko abuztuaren 1etik 31ra bitartean Azpeitiko saltokietan erosketak egin beharko dituzte herritarrek.