Errespetua, besterik ez

Bertan merkatari elkarteak eta berau osatzen duten saltokiek lan eskerga egiten dute beren establezimenduak eta erakusleihoak txukun, erakargarri, edukitzeko. Mimo handiz eginiko lan horrek zuzeneko eragina du herriko kaleetan; izan ere, komertzioek ematen diete, hein handi batean, nortasuna gure kaleei.\ \ Urtean zehar hainbat alditan aldatzen dituzte saltokiek beren dekorazioak; Gabonak direla, herriko jaiak direla... Azken asteetan, udaberria aitzakiatzat hartuta, lorez bete dira herriko saltoki ugariren erakusleihoak eta kanpoko fatxadak. Horretarako, aurrez, ikastaro bat ere burutu dute dendari horietako batzuek.\ \ Zoritxarrez, badirudi zenbaitek ez duela esfortzu hau baloratzen. Izan ere, asteburuan, indar erakustaldiren batean edo, saltoki batek fatxadan jarri berri zituen apaingarriak apurtu dituzte.\ \ Merkatari elkarteak gertatutakoa salatu nahi du, berriro antzekorik gertatu ez dadin. Eginiko lanarekiko errespetua izatea eskatzen da, besterik ez.