Bertanek Stock Azokaren balorazio \"positiboa\" egin du

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko ira. 28a, 10:51
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak egin dute joan zen asteburuko Stock Azokaren balorazioa, eta egitasmoaren indarguneak eta ahuleziak ere aztertu dituzte, hurrengo edizioetan hobekuntzak egiteko helburuz.\ \ Azoka Plaza berritu zutenetik, bigarrenez urtez izan du azokak bere gune nagusia kokagune horretan. Hainbat espaziotan saiakerak egin ondoren, Izarraitz pilotalekuan eta Alberdieneako aparkalekuan esaterako, Azoka Plazako estalpera itzuli izanak bultzada eman dio azokari.\ \ Guztira, 37 saltoki izan dira egitasmoan parte hartu dutenak. Horietatik 22 Azoka Plazan eta plazan kokatu dira, eta horiez gain, beste 15 postu ere izan dira Erdikalean, Balentina Agirre plazan eta Jose Artetxen, bakoitzaren saltokiaren aurrean.\ \ Salmenta postuez haratago, egitarau aldetik eskaintza zabala izan du Stock Azokaren 2018ko edizioak; izan ere, adin ezberdinetako herritarrentzat ekintzak izan dira, momentu eta toki ezberdinetan: jolasak, magoak, pintxoak doan, DJ festa... Aldi berean, hiru erosketa bono zozkatu zituen Bertanek, eta horien irabazleak Olga Silva, Angela Orbegozo eta Ania Donato izan dira.\ \ Salerosketei dagokienez, balorazio positiboa egin dute, oro har, dendariek. Ostiral arratsaldea eta larunbat goiza izan ziren haien ustez erosketa une garrantzitsuenak. Edonola ere, jendearen joan-etorria etengabea izan zen stocka zabalik zenenean, eta eguraldia lagun, orokorrean oso jendetsua izan zela azpimarratu daiteke.\ \ Horrenbestez, Stock Azokaren balorazio orokorra oso positiboa izan da, eta hurrengo edizioetarako hobetzeko xehetasunak egon arren, ildo beretik jarraitzea aurreikusten du Bertanek.\ \ Bertan merkatari elkarteak Stock Azoka posible egin duten norbanako eta eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie, hala nola Udalari, dekorazio lanetan lagundu duen Naiara LarraƱagari eta animazio lanetan aritu direnei.