Bertanek jakinarazi ditu 'Uda digitala' kanpainako zenbaki saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko ira. 3a, 09:51
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak jakinarazi ditu abuztuko 'Uda digitala' kanpainako bi zenbaki saridunak zeintzuk diren: 6.361 zenbakia, Kukua dendan banatua; eta 8.667 zenbakia, Azkue dendan banatua.\ \ Bi zenbaki horien jabeek tablet bana eskuratuko dute. Horiek irailaren 30a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Bertan elkartearekin, 688-82 39 44 telefono zenbakira deituta. Ondoren, beharrik balego, erreserbako zenbakiak jarriko lirateke indarrean, honako hauek, hain zuzen ere: 6.313 eta 8.705.\