'Dendartean eta denon artean Zero Zabor' kanpainako bigarren saskia banatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | Ekonomia
2015ko aza. 30a, 10:11

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak 'Dendartean eta denon artean Zero Zabor' kanpainako produktu ekologikoen bigarren saskia banatu du.

Produktu ekologikoz osaturiko sei otarre zozketatu zituen merkatari elkarteak eta. momentuz, bi izan dira saria erreklamatu duten irabazleak. Oraingoan sariduna Belen Segurola izan da; Koket dendan eginiko erosketak eman dio saria eskuratzeko aukera. Zorionak! Produktu ekologikoz osaturiko saski bikain bat eraman du etxera, Kiribil ekodendak prestaturikoa.

Bigarren saria banatuta, lau dira jabeen zain jarraitzen duten saskiak. Asteazkenean, abenduak 2, amaituko da sariak erreklamatzeko epea. Beraz, 5684, 7961, 3156 eta 4564 zenbakien jabeek azken aukera dute 688823944 telefonora deitu eta saria eskuratzeko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu