Inoiz ez da berandu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Baigera Elkartea | Aisia
2014ko urt. 29a, 18:55

Bideo honek erakusten du adina ez dela oztopo gauzak egiteko eta ikasteko, gogoa dagoenean. Dantzan egitea, ariketa fisiko ezin hobea izateaz gain, bizitzako estresak botatzeko eta psikikoki erlaxatzeko bitarteko aparta da. Pasodoble edo tangoaren erritmoen doinuekin astean bitan dantzan egitea askoren inbidia da.

Nork pentsa zezakeen jubilatuta gero dantzan hasiko zenik? Lagun arte ederrean biltzen dira jubilatu talde bat Baigerako aretoan, Jose Mari Orbegozo dantzari azpeitiarra maisu dutela. Sekulako sasoia dutela erakusten dute eta gogoa dagoenean urteak ez direla oztopo edozer gauza egiteko. Animo eta jarraitu horrelaxe.

Ikusi Baigeraren webgune lotura honetan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu